ANTOLATZAILEEN TEORIA: antolatzaileen teoria
ANTOLATZAILEEN ARIKETAK
1.ARIKETA: Erran
zein eta zer motatakoak diren testuotako antolatzaileak
A)
Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen
diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei
eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta:
gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz
(aurkaritzazkoa), azaldu ere (emendiozkoa) ez dira egiten, edo
oso modu gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu (zehatzailea), Liebanako Beatoaren ilustratzaileak egindako
mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.
Hala ere
(aurkaritzazkoa), oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki
irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere (kausazkoa), haien bitartez lekuen
garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan
nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta
(emendiozkoa) informazio hori zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da,
lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez
da, noski (epistemikoa), gaurko egunean egiten,
baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek —New Yorkek adibidez (zehatzailea), edo Ameriketako Estatu Batuek— izugarri leku
handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa;
Letoniak, aldiz
(aurkaritzazkoa), berez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez
dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei
buruz zioena, alegia (esplikatiboa) elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela
marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko
unea iristen denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.
B)
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez
pentsatzen ari nintzela gogoratu zait. Izan ere (kausazkoa), krisi
garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe aste
honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje
interesgarria dakar, «Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu» izenburupean.
Oposiziotik abiatzen omen (epistemikoa) da
dena. Bat nator. Hots (esplikatiboa), ziur
nago egiten diren oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina (aurkaritzazkoa) neurgailuen
aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik
txarrena ere. Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian
egotean zetzan. Edo
(hautakaria) galdezka ibili eta bazterrak nahasten. «Ez duzu postu bat
edukiko gure koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer
gabe dago eta!». Parean tokatzen bazen barrura! Eta (emendiozkoa) tailer horretan egin zitzakeen bizitzako
gainerako urteak… Ez
didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Horrelako jendez
beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak. Egia da, era berean (emendiozkoa), zatoz bihar
sindromearena. Alegia (esplikatiboa), denok
ezagutzen ditugu funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela (aurkaritzazkoa),
bestelakoak asko dira.
2. ARIKETA: Aitzinsolasa
Hipokoristikoen azterketa
zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik (ordenatzailea),
euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen
berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez (indartzailea),
aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere (kausazkoa) onomastikaren zeregina izen
bereziak aztertzea baita. Honetaz
landa (emendiozkoa)
eta
bigarrenik (ordenatzailea), izen ttipiek egungo
deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez (zehatzailea),
Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta
bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi
egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean (emendiozkoa),
Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu
apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.
Hirugarrenik
(ordenatzailea), izen ttipien arloko ikerketa
toponimoen etimologia argitzeko ere
(emendiozkoa) lagungarri izan daiteke; erraterako (zehatzailea),
Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri
batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere
(indartzailea), Irigoienen (1995f) ustekaria egia
izatera, eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar
euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den
Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere (emendiozkoa) lagun
diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa
hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.
Laugarrenik
(ordenatzailea), izen ttipiek aukera ematen dute ohiko
hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura
eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze
fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995:
387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita,
hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula,
euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik (emendiozkoa)
ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.
Bosgarrenik
(ordenatzailea), dialektologiarekin ere badute
zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek
historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri
dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki
konprenitzeko.
Buruenik
(ordenatzailea), izen ttipiak hertsiki erlazionaturik
daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei
ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat (emendiozkoa)
haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen
baitigute.
Ez
didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Horrelako jendez
beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak. Egia da, era berean (emendiozkoa), zatoz bihar
sindromearena. Alegia (esplikatiboa), denok
ezagutzen ditugu funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela (aurkaritzazkoa),
bestelakoak asko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina