PERPAUSAK

PERPAUSEN TEORIAperpausen teoria

PERPAUSEN ARIKETAK

1. ARIKETA: PERPAUS MOTAK identifikatu. 
1. Arratsaldean etorri ezean, ezin joango gara. (menpeko perpausa: baldintzazkoa / perpaus nagusia)

2. Asko gustatzen zait garagardoa, baina ardoa edanen dut. (perpaus elkartua, juntadura: aurkaria)

3. Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da. (perpaus elkartua, juntadura: emendiozkoa)
4. Ez da Gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere. (aditz nagusia /  menpeko perpausa: kontzesiboa)

5. Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere. (perpaus elkartua, juntadura: ezezkoa)

6. Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut. (menpeko perpausa: osagarria: konpletiboa / perpaus nagusia)

7. Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut. (menpeko perpausa: osagarria: zehar-galdera / perpaus nagusia) 

8. Internet gustuko dut, asko ikasten dudalako. (perpaus nagusia /  menpeko perpausa: kausazkoa)

9. Mikel deitzeko esan diot. (menpeko perpausa: osagarria: konpletiboa /perpaus nagusia)

10. Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu. (perpaus bakuna)
11. Zu etorri bezain laster joanen naiz. (menpeko perpausa: denborazkoa /  perpaus nagusia)

12. Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria. (menpeko perpausa: kontzesiboa / perpaus nagusia)

13. Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen. (perpaus nagusia / menpeko perpausa: kontsekutiboa)

14. Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko erran diodan. (perpaus nagusia / menpeko perpausa:.kontzesiboa)

15. Lana bukatu ondoan etxera joan (etxera joan zen) eta ohatzean sartu zen. (juntadura: emendiozkoa / menpeko perpausa: denborazkoa)

2. ARIKETA: Perpaus motak identifikatu.
1. Aita hil zenean, ni etxean nintzen. (menpeko perpausa: denborazkoa / perpaus nagusia)

2. Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez ziren oso txukunak izan. (menpeko perpausa: erlatibozkoa / perpaus nagusia)

3. Ezin zuen autoa gidatzen ikasi, hain zen traketsa. (perpaus nagusia / menpeko perpausa: kontsekutiboa)

4. Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen. (menpeko perpausa: denborazkoa / perpaus nagusia)

5. Hori hola denez gero, ez naiz agertuko. (menpeko perpausa: kausazkoa / perpaus nagusia)

7. Zuek ez zarete ni bezain mozoloak. (perpaus bakuna)

8. Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen. (menpeko perpausa: denborazkoa / perpaus nagusia)

9. Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren. (perpaus nagusia / menpeko perpausa: osagarria: zehar-galdera)

10. Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan. (perpaus nagusia / menpeko perpausa: helburuzkoa)

11. Dutxatu ondoan, jantzi eta berehala sukaldera hurbildu zen. (mendeko perpausa: denborazkoa / perpaus nagusia)

12. Nik lagundu nahi diot, baina berak ez du inola ere hori egitea nahi. (juntadura: aurkaria (ez du inola ere nahi)) (perpaus nagusia / menpeko perpausa: osagarria: konpletiboa)

13. Hemen gelditu behar duzu ala tabernara etorri behar duzu? (perpaus elkartua, juntadura: hautakaria)

14. Noiz bukatuko duzu lana? (perpaus bakuna)

15. Gauzak okertuko zirela erran zigun, eta berehala okertu ziren. (menpeko perpausa: konpletiboa / perpaus nagusia)

     16. Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik arrautzopilak. (menpeko perpausa: moduzkoa / perpaus nagusia)

      17. Aitatxik erranikakoak kontuan hartu (nituen) eta lan hura utzi nuen. (menpeko perpausa: osagarria: erlatibozkoa / juntadura: emdniozkoa / perpaus nagusia).

      18. Mendian ginelarik izan zen elur-jausia. (menpeko perpausa: denborazkoa / perpaus nagusia)

    19. Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen. (menpeko perpausa: helburuzkoa / perpaus nagusia)

    20. Bazkaldu aurretik mahaia bedeinkatu behar zela erakutsi ziguten. (menpeko perpausa: osagarria: konpletiboa / perpaus nagusia / menpeko perpausa: denborazkoa (bazkaldu arurretik))


       3. ARIKETA: perpaus motak identifikatu

Erran zein diren eta zer motatakoak testuotako perpausak

A)
Etxetik atera baino lehen(mendeko perpausa: denborazkoa)komeni izaten da atea ongi itxi duzun(mendeko perpausa: osagarria: zehar-galdera) begiratzea(mendeko perpausa: osagarria: konpletiboa), azken aldi honetan lapurreta mordoxka izaten ari baitira(mendeko perpausa: kausazkoa) Iruñeko hainbat etxetan, baita hutsik ez daudenetan ere(juntadura: emendiozkoa / mendeko perpausa: erlatiboa). Alegia, lapurrei ez zaie asko axola etxebizitza batean jendea bizi den ala ez(mendeko perpausa: osagarria: zehar-galdera). Haiek, bestelako lanik ez dutelako(menpeko perpausa: kausazkoa) edo (juntadura: hautakaria)  lan egiteko gogorik ez dutelako (menpeko perpausa: kausazkoa), dirua nahi dute, eta (juntadura: emendiozkoa) horretarako metodorik azkarrena (menpeko perpausa: alderaketa) etxe batean sartu eta (menpeko perpausa: juntadura:emendiozkoa)  harrapatzen duten guztia (menpeko perpausa:erlatiboa) eramatea (menpeko perpausa: osagarria: konpletiboak) da.

B)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta (juntadura: emendiozkoa)  BMWa dauka. Eta lana bukatzen badu (menpeko perpausa: baldintzazkoa) lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are harroxkoago (menpeko perpausa: alderaketa) erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta (juntadura: emendiozkoa) ez dauka auto garesti horietakoa, baina (juntadura: aurkaritzazkoa) lana lauretan bukatzen badu (menpeko perpausa: baldintzazkoa), laurak hamar gutxitarako iristen da etxera».
      Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako egunero txintxo fitxatzen zuena (menpeko perpausa: erlatibozkoa). Beroki handiarekin etortzen zen. Azpialdetik kamisoia. Eta fitxatu ondoren (menpeko perpausa: denborazkoa) etxera itzultzen zen gosaltzera (menpeko perpausa: helburuzkoa), bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko (menpeko perpausa: helburuzkoa). Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren (menpeko perpausa: erlatibozkoa) ikuspegia ere. Bizitza osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak eraginkortasunean kalte egiten duela (menpeko perpausa: osagarria: konpletiboa) onartzen badut ere (menpeko perpausa: kontzesiboa), arriskugarri iruditzen zait aberatsen anbizio neurrigabea. Gero zorrak daudenean (menpeko perpausa: denborazkoa) denen artean ordaindu behar baititugu!  (menpeko perpausa: kausazkoa)


          4. ARIKETA: KOADERNO ZAHARRA

Artxibategian lanean ari den (menpeko perpausa, erlatibozkoa) Peru Markiz historialari eta artxibazainari zor diot orain aztertuko dudan kaierraren ezagutza(menpeko perpausa, konpletiboa) Aurkitu, artxibategiko goi mailako teknikaria den Miren Minak aurkitu zuen, agiri batzuk antolatzen ari zen denboran(menpeko perpausa, denborazkoa). Azalak eta hogeita lau orrialde ttikik osatzen dute ikergai hartuko dudan koadernottoa. (menpeko perpausa, erlatibozkoa) Katalogo zenbakia ondoko hau da, norbaitek esku artean erabili eta gauzak bertatik bertara ikusi nahi baditu: AO, UA, 139. (menpeko perpasua, baldintzazkoa)

1994an argitaratutako doktore tesian(menpeko perpausa, erlatibozkoa) Iruñerriko herri horretako izen batzuk aztertu nituen, eta (elkartua, juntadurazkoa, emendiozkoa) Peruk hori jakinki eta nitaz oroitu, koadernottoa bere eskuetara iritsi zelarik.(menpeko perpausa, denborazkoa) Ni iruindarra izateak ere, hots, (elkartua, juntadurazkoa, alborakuntza) aldameneko izateak ere eragina izan duke billabarraren erabakian. Hala uste dut. Era batera izan edo (elkartua, juntadurazkoa, hautakaria) bestera, eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen, hari eta Miren Minari,egindako mesedearen ordainetan (menpeko perpausa, kausazkoa) nahiz eta mesedeek ardura lana ekartzen duten bizkarrean. (menpeko perpausa, kontzesiboak)

Zernahi gisaz, ez beza inork pentsa euskaraz idatzitako (menpeko perpausa, erlatibozkoa) dokumentua dugula hau; zorte ona izan dugu kausitzearekin, egia, baina adurrak, nonbait, ez zuen nahi administrazio esparrukotzat aitor daitekeen idazkia euskaraz izkiriaturik egon zedin. Damurik, holakoen behar gorrian baikaude; (menpeko perpausa, kausazkoa) ondoko batean izan beharko!


Nolanahi ere, garrantzi handiko dokumentua dugu hau, bi arrazoi nagusirengatik: Iruñerriko herria XIX. gizaldian euskalduna zela(menpeko perpausa, konpletiboa) idarokitzen duelako (menpeko perpausa, kausazkoa) lehenik, hitzez hitz eta argiki erraten ez bada ere (menpeko perpausa, baldintzazkoa),eta bertako hizkeraren berri zerbait jakiteko (menpeko perpausa, helburuzkoalanabes oraingoz bakarra delako ondoren. (menpeko perpausa, denborazkoa)Hirugarren alderdi aldekoa dokumentazioan geroago azaltzen zaizkigun zenbait leku izen itxuratxarturen etorkia garbiago ikusteko (menpeko perpausa, helburuzkoa) aukera eskaintzea da, etimologia azalpenak ematerakoan (menpeko perpausa, denborazkoa) datu zaharrak, izenen antzinako aldaerak, urrearen parekoak izaten baitira (menpeko perpausa, kausazkoa) altxor handia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina