DESKRIBAPENEN TEORIA:
deskribapenen teoria
deskripzioa gorputza
deskripzioa izaera
deskripzioa jantzia
DESKRIBAPENEN ARIKETAK
GORPUTZA ETA IZAERA:
Ondoko gelan egunero lo egiten duen neskak Naia du izena. Nire ahizpa da,
eta ni baino bi urte gazteagoa da. Nire antz handia duela esaten duten arren, nire
ikuspuntutik zeharo desberdinak gara. Bilohoria da, edo hori esaten du behintzat ilea
tindatu zuenetik, baina nik gaiztankara ikusten jarraitzen diot. Nahiz eta zotza baino
meheagoa izan, biziki gihartsuak ditu hankak; sasoi onean egon izan da beti, korrika
egitea izugarri gustukoa baitzuen. Gainera, hankaluzea denez, lasterketa gehienak
irabazten zituen! Aurpegi oso zurbila izaten ohi du beti, gixajoa gaixo dagoela dirudiela;
hala ere, udako eguzki-izpiak gogor berotzen hasten direnean, beltzarankara bihurtzen
da bat-batean. Izugarri xarmanta da eta beti egoten omen da aurpegia margotzen
ahalik eta lirainek egoteko.
Ahizparen izaerari dagokionez, esan beharra dago oso urduria dela; hori dela
eta, txantxari deitzen diogu familiartean, eta beti espaka ibiltzen da, ez baitzaio batere
gustoko. Egia da alproja galanta dela, baina bere zereginekin oso arduratsua izaten da
gehienetan. Barrenkoia da oso, inoiz ez dituelako burutik igarotzen zaizkionak
kanporatzen eta asko kostatzen zaio ingurukoekin mintzatzea; besteen gauzak jakitea,
ordea, beti du gustoko; sarritan erraten ohi diot ez dela hain begiluzea izan behar,
baina alferrik.
JANZKERA:
Nire lagun baten janzkera bitxia izaten ohi da; izan ere, lekuaren arabera,
janzteko modu oso desberdina du: esate baterako, uniberitsitatera joaterakoan, praka
beltz arrunt batzuk eta artilezko jaka janzten ditu, mendiko bota batzuk oinetan jarriz.
Ustez, ez dio garrantzi handirik ematen eguneroko arropari. Gainera, batzuetan,
atzekoz aurrera jarri ditu galtzerdiak edo alkandora!
Aldiz, lagunok elkarrekin festa batera joatean, janzteko erak ez dirudi axola
ematen dionik: belusezko soineko luze batekin etorri daiteke egun batean, zapata
takoidun batzuekin; edo beharbada, galtzerdi beltz luzeak jartzen ditu minigona baten
azpian. Dena den, esan beharra dago txit dotore janzten dela egoera hauetan.
Azkenik, kirola egitera ateratzen denean, kirola egiteko ohikoak diren jantziak
eramaten ditu soinean; hala nola, lokarridun zapatilak, galtzamotzak etab. Aipagarriak
dira kulotaren kolore biziak: batzuetan arrosa, besteetan hori distiratsua, eguzkiaren
kolore berekoak.
LEKUA:
Durangaldeko herri batekoa dut aita. Abadiñokoa. Ez gara maiz joaten,
beharbada hilero bisita egiten diegu aitona-amonei. Hala ere, joaten naizen bakoitzean
etxeko balkoitik inguratzen nauen paisaiari begiratzen diot, liluraturik: eskuinaldean,
Muntzaraz dorrea ikus daiteke, eta horren aurre-aurrean, zuhaitz gorriz betetako baso
txiki bat. Ezkerraldean, berriz, Urkiolako zonaldea mirets daiteke; Alluitz, Aitz txiki,
Untzillaitz eta Anboto mendiak lerrokaturik ikus daitezke, durangaldea inguratu eta
babestuko balute bezala. Zerua urdin-urdina dago joaten naizen oro, edo hala
gogoratzen dut nik behintzat. Oihalezko maindire urdin horren gainean, forma ugariko
hodeiak nabariak dira alde batetik bestera biraka. A zer nolako bakea arnas daitekeen
joaten naizen aldiro!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina