PUNTUAZIOAREN TEORIA: puntuazio arauak
PUNTUAZIOAREN ARIKETAK
1. ARIKETA: Motivo español 1b.
Mitxelena
Aldi joana isila dut eta ez
nau ustekabean asaldatzen. Haurtzaro
eta gaztarokoa, suntsitu zen, beste mundu batekoa da eta ez dut
aspaldian mundu horrekin lot nazakeen elkarbiderik.
Bestea, arestikoa, hain izan zen laburra…
urtebete iraun zuen, doi–doi. Orain gogora dezaket larritu gabe, baina ez naiz hartaz gehiegi arduratzen. Gibelaldean
urruti dagoen oihala da, erdi–argi erdi–ilun
eta lehenak zauri ez nazan,
kristala dut bitarteko.
Lanean ari nintzen gau eta egun, hala
behar ere gogorra baitzen bizitza, batez
ere urte hilen pisua arrastaka generamanentzat.
Berandu agertu nintzen,
gainera, leku hutsik gelditzen ez
zen mundura. Lehian
atertu gabe, berriz eta berriz. Eta han
nonbait, zoko ezkutuan, ehiztarien ihesi dabilen piztiaren sena, zelatan dauzkan arriskuen begira.
Orduan ezagutu nuen. Ez naiz
ongi oroitzen noiz eta nola egin genuen topo lehenbizikoz.
Bestela
bezala gertatu zen, ez
bainion nik antzeman berekin zekarren ezkutua.
Hurbiltzen gindoazkion elkarri konturatu
gabe, eta bat–batean eguna zabaldu zen ene baitan, eta aspaldidanik ametsetan ere ahazturik
neukan soinuaren lehen hotsak entzun nituen berriro.
Udaberri hatsarrean,
gogoan daukat, elkarrekin gindoazen
igande goiz batez, aldirietan barrena. Lanbroak, eguzkiak artean uxatu ez zuen lanbroak, bere ganduz estaltzen zituen bazterrak haren
besoan nuen eskua eta ukitze arin horretan bizi nintzen ni oso–osorik. Hotzak zurbildua zuen aurpegia, noizean behin haize mehearen hotzikarak
inarrosten zuen eta. Batak besteari begiratzen genionean, den–dena (hura, ni, inguru lanbrotuak)
gatzaturik gelditzen zen,
sosegu betezko geldiune soil batetik dilindan.
Neure burua berriz ere
presondegian ikusi nuenean, haren
irudiari lotu nahi nintzaion: heriosuhar
haren beroak inguratzen ninduen ametsetan eta egun-argiz elkarri idazten genion. Gero ez
dakit ongi zer gertatu zen. Bitarteko genituen gutunek eskaintzen
ziguten gaia idorregia zen agian, eta
alferrik egiten genituen. Leherrenak,
asperturik eta gogaiturik utzi gintuzten azkenean.
Dena den, gero eta bakanago agertzen ziren
eskutitzak azkenik mututu ziren. Ez diot sekula txartzat hartu horrelaxe
garabiltza bizitzak hura urrundu zuen, eta
azken batean, nerau naiz seguru asko, urrutien saihestu nauena.
2. ARIKETA: Orixe. Santa Kruz Apaiza (Lizarragari)
Mandataria bidalita, Uitzira jaitsi nintzen eta han egon
nintzen erantzunaren begira arratsaldeko bostak arte.
Alfer-alferrik
nire gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe,
Goizuetara jo zuen eta nik Leitzara gau egitera.
Han, nire
lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko,
apaizek beren egitekoetan ari behar omen dutela. Muzin hori
niri egin arren, atzetik joan nintzaion, bidean okerren bat gerta lekiokeen
bildurrez, giputz gazte gizagaixo haietaz
kupituta. Gaueko
hamarretarako Lesakan nintzen, eta
biharamun goizeko zortzi eta erdietan,
Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati,
doala Igantzira ni aipatu ere gabe.
Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz
azaldu duen gogoa azal-huskeria eta itxurakeria da.
Garbi-garbi hitz
egingo dut, ohi bezala: ez dut eramango aurrerakoan holako muzinik, eta ez diot bururik makurtuko. Jakinaren
gainean jartzen dut, eta
adieraz diezaiela nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea.
3. ARIKETA: Orixe. Santa Kruz Apaiza (2)
Jainkoa zen
aurrena, gero Euskal Herria, azkena Don Karlos. Maite zuten, bai karlistek eta Santa
Kruzek beren erregea, erlijioaren eta foruen aldekoa baitzen. Don Karlosek euskaldunez
baliatu nahi zuen, errege aulkian esertzeko; euskaldunek, berriz, hartaz foruetarako, eta biak musu huts
gelditu ziren. Hark, behintzat, Gernikan eta Billafrankan
juramentuz agindu zuen gure foruei eutsiko ziela. Beste erregek ez zuen beste hainbeste egin
aspaldiko urteetan eta gizaldietan. Ez al zen haren alde jartzeko dina? Aurrena, zuzen hasi zen erregea, gero okertu bazen ere. inguruan bazituen
izateko batzuk eta haien esanera eta eginera jarri zenetik, ez zuen gauza onik atera. Orduan etsi zuen Santa
Kruzek, baita karlista zintzoek
ere, atzera zentzatu zen eta
ez zuten erabat utzi.
Don Karlosek, behin batez, Ingalaterran topo egin
omen zuen apaizarekin eta tiroz hilko zuela esan omen zion, Espainian harrapatu balu
Santa Kruzek ordurako gogo jardunak egin zituen, eta ez zion axola handirik hil beharra
zen errege batengatik. Indietarako asmotan zebilen, basajende haiek jainkoarengana bildu
nahian. Horretarako, laguntzarik eman baliote
erregeek, eskerrik askorekin hartuko
zuen. Don Jaime Kolonbiara joan
zen batez, apaizak gutun bat egin zion, haren aita zenarentzat gerran ari izan zela, eta orain beste
Erregerentzat ari zela eta diru pixka bat bidaltzen bazion, esker onez hartuko ziola
bere indiarrentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina