POLITIKA ETA USTELKERIA
Gaur egun ustelkeria politikoa oso eguneratua dugun gaia da; izan ere, gai honen inguruan telebistan bai irratian maiz entzuten dugu, gure gizartean pil-pilean dagoen fenomenoa baita. Mota guztietako gobernuetan egon daiteke korrupzioa, botere publikoaren erabilera okerra erabiliz legez kanpoko abantaila bat lortzeko helburuarekin.Hala ere, ustelkeria politikoa aspaldiko kontua da, gizakia taldean bizi eta harremanak izatearekin bat etorri zena, pertsona edo talde batek besteek baino botere handiagoa izan zuenean; esate baterako, Espainiako kolonizazioan Ameriketako biztanleek urrea eta aberastasuna eskaintzen zieten espainiarrei babes truke. Beraz, ustelkeria betidanik egon da historian zehar hedatuz, gaur egunera arte.
Hainbat autorek ustelkeriaren definizioa aztertu zuten; baina guztiek, korrupzioa bakoitzaren mesederako zela baieztatzen zuten. Gaur egun jakina denez, ustelkeria ez da zertan mesede pribatuarekin lotu behar, ekintza horiek ez dituztelako beti interes pertsonalak soilik asetzen: familia osoaren, lagun taldearen, mugimendu sozial, kultural edo politikoaren mesederako izan daiteke.
Politikariek, orokorrean, aberastasun handiagoa lortzea nahi dute, tarteko ustelkeriei garrantziarik eman gabe, inor konturatuko ez delakoan; hori dela eta, ustelkeria politikoa zabaltzen da gure munduan zehar. Politikari batek bokazio publikoa izan beharko luke; hau da, biztanleei laguntzea izan beharko litzateke bere helburua, hezkuntza, osasuna…publikoa eskainiz, eta ez diru publikoa hartzea. Kalkulatzen da 2014. urtean korrupzioa Colombian bederatzi bilioiak gainditu zituela sektore pribatua eta publikoa biak batzean. Laburbilduz, diru kantitate hura gutxi batzuen poltsikoetan galdu zen, eta ez eskolak, hospitalak, jatetxeak eta halakoak eraikitzeko.
Horrek gizartean hainbat gatazka edo ondorio dakartza: gobernuen sinesgarritasun falta, galera ekonomiko izugarriak, eliteen sendotzea, ingurumenaren suntsipena, jendearen kezka eta nazka…
Usteldura politikoa demokraziaren zilegitasuna kolokan jartzen duen arazoa da. Beraz, nola saihes dezakegu usteldura? Alde batetik, instituzioen gardentasuna baliabide publikoen erabileraren aurrean; komunikabideen burujabetasuna, kontzientzia politiko handiagoa biztanleen aldetik…eta bestetik, heziketa osasuntsua jasotzea. Horretarako, gizarteak bai Estatuak gaur egungo gazteak prestatu behar dituzte ustelkeriaren aurrean inolako ezjakintasunik izan ez dezaten eta bakoitzak kriterio propioa izan dezan; izan ere, usteltzaileak, iritzirik gabeko edo ezjakintasunean murgilduta daudenen gainean boterea dute.
Hori guztia dela eta, ustelkeriari amaiera eman nahi bada, guztion zeregina da. Korrupzioa zer den ondo ikasten badugu eta ondo irakasten badugu, horren aurka egin dezakegu: umeei eta gazteei zuzentasun eta elkartasun baloreak emanez, adeitasunez, begirunez bai karitatez jarduten irakatsiz, haiek izango baitira etorkizuneko politikariak.
MAGDALENAK EGITEKO ERREZETA
Zaila izaten ohi da labetik atera berri den magdalena bati hortza ez sartzea. Egiteko prozedura arras sinplea da, eta gainera, denbora gutxiren buruan prest egongo dira; beraz, ez da sukaldean lan handirik egin behar.
Osagaiak:
3 arrautza
200gr irin
125gr azukre
50ml esne
100ml olio
legamia zorro erdia
Magdalenak egiteko moldeak
Magdalenentzako paperezko moldeak
Egiteko era:
Lehenik eta behin, katilu handi batean arrautzak irabiatuko ditugu (mugimendu azkar eta sendoen bidez) hagaxka batzuekin. Lortu beharrekoa, nahasketa hanpatua eta aireztatua izan behar da.
Bigarrenik, irabiatzen goazen heinean, azukrea pixkanaka-pixkanaka gehituko diogu nahasteari; era berean, olioa ere erantsiko diogu.
Hori egin ostean, pausu berdina egingo dugu ondorengo osagaiekin eta bakoitza dagokion ordenean: esnea, irina, eta azkenik legamia.
Gero, lortutako nahastea hozkailuan sartuko dugu hoztu eta apur bat gogortu dadin. Bitartean, erretiluaren gainean magdalenak egiteko zenbait molde lerrokaturik jarriko ditugu, eta paperezko moldeak horien barrenean egoki eta forma emanez kokatuko ditugu.
Hozkailuan utzitako nahastea moldeen barruan irauli aurretik, pixka bat eragingo dugu; izan ere, hoztutakoan, loditu egiten da. Behin nahastea moldeen barean iraultzerakoan, ¾ beteko ditugu, eta 15 minutuz labekatuko ditugu 200ºtara. Horrela, inolako arazorik gabe gora egin beharko luke nahasteak beroaren ondorioz.
Amaitzeko, labetik atera eta kitto, jateko prest egongo dira! Goialdea urre kolorekoa baldin badago, prest daudenaren seinale izango da. Inoiz ez da hain erraza izan magdalena goxo-goxoak berehala egitea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina